viernes, 5 de marzo de 2010

Nire liburuaren idazlea

Charles Dickens idazle ingelesa 1812.urtean jaio zen Portsmouth izeneko herrian. Gaztetatik lanean hasi behar izan zuen. Aita kartzelara eraman zuten zorrak ez ordaintzeagatik eta Dickens gazteak dirua irabazi behar izan zuen etxean laguntzeko.
1833.urtean, ofizio ugari bete ondoren, egunkarietan eta aldizkarietan ipuin laburrak eta istorioak idazten hasi zen, Boz goitizenarekin.
1836. urtean, egunkari batean, Posthumous papers of the Pickwich Club (Pickwich Clubeko hilondoko paperak) argitaratu zuen zatika.
Liburu horrekin arrakasta handia lortu zuen eta, orduan, Dickesek beste lan batzuk argitaratzea erabaki zuen: Oliver Twist (1837-39), Nicholas Nickleby (1838-39) eta The old curiosity shop (Antzinako bitxikerien denda, 1840-41), bestak beste. Nobela hauek ere egunkarietan argitaratu ziren zatika.
1843. urteko abenduaren 17an, A Christman Carol (Gabonetako kanta) argitaratu zuen eta urtearen bukaerako sei mila ale saltzea lortu zuen.
Ordurako, Charles Dickens Ingalaterrako idazlerik ezagunena zen.
Kazetaritzaren munduak erakarrita, 1846. urtean Daily News egunkaria sortu zuen eta bertan zuzendaria lanak bete zituen.
Charles Dickensek bere autografia idazteko asmoa zuen, baina ez zuen inoiz idatzi. Hala ere, bere biografiaren datu ugari, ondo ezkutaturik, David Coperfield nobelan azaltzeko aukera izan zuen.
Dickensek bere literatur lanen irakurketa publikoak egiten zituen. Arrakastatsuena azken irakusketa saioa izan zen. Bertan, Gabonetako kanta antzeztu zuen bi mila lagunen aurrean.
1870.urtean, azken antzezpen hori egin eta hilabete gutxira, Rochesterren hil zen eta bere hilabetera milaka pertsona joan ziren. Guztiek eman nahi zioten azken agurra garai hartako idazlerik ospetsuena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario